Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

PAGOETA FEST

21 April , 2023 - 23 April , 2023

EROSI ZURE SARRERAK

Sarrerak

 

 

ARTE JAIALDI BERRI BAT JAIO DA PAGOETA PARKE NATURALAREN GONEAN.

PAGOETA FEST-en lehen edizioa, naturaren erdian dagoen arte bizien jaialdia, 2023ko apirilaren 21, 22 eta 23an ospatuko da. Ingurune natural paregabean kokatua, Pagoetako Parke Naturalaren sarreran, non artez, zirkuz, musikaz, umorez eta naturan topaketez beteriko ekitaldia partekatu eta ospatu ahal izango dugu. Askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak, instalazio artistikoak familia osoarentzat eta ibilaldi eszenikoak parke naturalari izena ematen dion pagadian zehar. Egitarauan Euskal Herriko, Gaztela eta Leon, Katalunia, Andaluzia eta Frantziako artista eta konpainiak parte hartuko dute.

Jaialdia Aia udalerrian kokatuta dagoen Zingira Kanpinean izango da, Oriotik oso gertu dagoena, naturaren usaina arnasteko lekua, berdea, basoa, eguzkitsua eta oso lasaia. Donostiatik 20 km-ra eta kostaldetik 3 km-ra bakarrik dago. Deskonektatzeko, atseden hartzeko eta familiarekin ondo pasatzeko leku aproposa den arte jaialdia eskainiz, hiriko zarata eta zalaparta pixka bat ahaztuz. Erosotasunez, ostalaritza zerbitzuaz eta kanpin-instalazioez gozatuz.

 

PROGRAMA

TARIFAK

Details

Start:
21 April , 2023
End:
23 April , 2023
Event Category:

Organizer

Zingirarte