Zingirarte, Zingira kanpinean kokatzen den sorkuntza eta kultura gune bat da.
Gipuzkoako Pagoeta parke naturalaren atarian dago, naturaz inguraturik, Oriotik 3 kilometrotara eta Zarauzko eta Orioko hondartzetatik oso hurbil.
Basoaren erdian, lasaitasuna eta aire freskoa arnasten dira. Benetan egokia deskonektatzeko eta zure proiektu artistikoan konzentratzeko. Edo eta, tailerrak antolatzeko, talde bilerak, musika entseguak, zirkua, antzerkia, dantza, performance, ikusentzunezkoak…
Era guztietarako proposamenetara irekia, artista profesional edo hasi berrientzako.
EGITEN DITUGUN PROIEKTUAK
Jaialdiak
Zingira leku paregabea da mota ezberdinetako jaialdiak antolatzeko. Oso ongi kokatua, denok iristeko moduan. Bertan basoa daukagu, kanpina, jatetxea, taberna, antzeztokia, zelaiak eta kanpoko eszenatokia.
Topaketak eta Tailerrak
Dantza, antzerkia, musika, haurren ezkuntza taldeak, kolektibo ezberdinen topaketak, nekazaritza, yoga, zirkua…topaketa eta tailer asko igaro dira dagoeneko hemendik, eta denak aurkitu dute behar zuten leku egokia. Oso ongi kokatua eta bertan ostatu hartzeko aukerarekin.
Sorkuntza egoitzak
Zingira oso leku egokia da deskonektatu eta sorkuntza lanetan murgiltzeko. Pagoetako parke naturalean dagoen baso bat da, eta gune ezberdinak ditugu zure beharren arabera. Antzeztokia, Ganbara, sukalde amankomuna eta bungalowetan edo kanpineanan ostatu hartzeko aukera.
Konpania artistikoentzako ere baditugu eremuak, zirku karpak, karabanak, edo domoekin datoztenentzat. Edo besterik gabe, kanpo espazioan lan egiten dutenentzat.
Beste batzuk
Kontzertuak, lindy hop dantzaldi sozialak… Egiguzu zure proposamena eta seguraski Zingiran emango diogu bidea.
Datozen ekitaldiak
BLOGA
JOLASKAMP 2019
Kanpaldi-topaketa autogestionatua, hezkuntza proiektu alternatiboentzat, baita familia eta hezitzaileentzat,HAZIZ HEZIzek antolatua.
ZINGIRATU 2017
ARTE ESZENIKOEN LEHEN JAIALDIA Zirkuaz, dantzaz, musikaz gozatzeko egun ahaztezin bat!! Aurrenekoa izan zen, eta askoz gehiago etorriko dira!! Gure lehen jaialdia!! Gure lagunik onenen kolaborazioarekin!! Beraiek gabe ez genuen lortuko!!